Ayuntamiento de Hondarribia

2010/09/07

MULIATEKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

MULIATEKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

Muliateko Babes Ofizialeko Etxebizitzak zozketatzeko epeak zehaztuak dira, baita lehenbiziko fase honetako azalera eskubideko 170 etxebizitzen zozketan parte hartzeko baldintzak ere.

Datu garrantzitsuenak:

· Aurkezteko gutxieneko adina: 23 urte, 2010ean beteta.

· Hondarribian 15 urtez bizi izan dela egiaztatzea ( ez dute nahitaez jarraian izan behar).

· Gutxienez 9.000 euroko diru-sarrerak eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak izatea, 2009ko errenta aitorpenaren arabera: Bi soldata izanez gero kalkulua egin beharko da. Informazio gehiago izateko begiratu hemen: www.etxebide.info, Orientazio Praktikoak/Diru-sarrera Haztatuen Kalkulua.

· Mugikortasun urriko pertsona ezinduak: 3000€ gutxiena eta 35.000 gehiena.

· 170 etxebizitza daude azalera eskubidean zozketatzeko. Lau logelako 4, hiru logelako 62, bi logelako 82, eta logela bateko 15; gainera inusbaliatuentzako 7 etxebizitza daude.

Ezagutu beharreko epeak

· Izena emateko abuztuak 2tik eta iraila osoak edo urriko lehen hamabostaldian Biteri kalean ezarriko den bulego batera joan behar da, Jostaldi ondora. Astelehenetik ostiralera irekiko da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Udaletik gomendatzen da aurretik hitzordua eskatzea, muliate@grupolks.com edo 650 519 895 telefonoan deituta..

· Azaroaren lehenbiziko hamabostaldian onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Erreklamazioak egiteko bi aste izango dira, eta abenduaren lehenbizizko hamabostaldian onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Espero da 2010 bukatu baino lehen etxebizitzen zozketa egitea.

· Etxebizitzak uztailean hasiko dira eraikitzen eta eraikitzeko epea 24 hilabetekoa da; ondorioz aurreikusten da 2012ko udarako giltzak ematea, gutxigorabehera.

Erlazionatutako loturak

© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net