Argitalpen data: 2010/07/21
Iazko azaroan komunikazio eta informazio prozesuari eman zitzaion hasiera, eta bide horretan Hondarribiko Udalak beste urrats bat eman nahi du: eguneroko informazio bide berri bat sortu nahi du, eta interesa duten hiritarrei informazioa posta elektronikora zuzen-zuzenean bidaliko die.
Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak dioenez “teknologia berrien bidez Udalak sortzen duen informazioa interesa duten hiritar guztiei bidaliko zaie”. 2008 urtearen hasieran Prentsa Departamentua jarri genuen martxan Udalak egiten zuenaren berri ahalik eta modurik hoberenean emateko.
“2009ko maiatzean “Alkatearekin hitz egiten” zerbitzua gaitu zen, eta arrakasta handia du; 2009ko azarotik informazio hori hiriko zenbait eragileri bidaltzen diegu, besteak beste ikastetxeei, hotelei, Udaltzaingoari, autobus eta taxi konpainiei, bizilagun elkarteei, kirol klubei, Gurutze Gorriari, DYAri, etab.
Ekainetik hasiko gara interesa duten hiritar guztiei beren posta elektronikora informazioa bidaltzen. Udalaren helburua hiritarrak informatzeko teknologia berriak erabiltzea da. “Udaleko web orria dugu ( kontsulta asko izaten ditu), baina hiritarrarengana telefono mugikorraren bidez edo etxeko telefonoaren bidez iristeko aukera ere ikusten dugu, gainera era eraginkorragoan eta dohainik. Horretarako beharrezkoa da interesa duten guztiek prentsa@hondarribia.org helbidera idaztea ados daudela esanez.
“Adostasuna adierazten duten hiritarrek Udalari buruzko informazioa bakarrik jasoko dute haien postan, ez dute inoiz bestelakorik jasoko. Informazioa besteak beste ondokoa izango da: aldiko errepide mozketak, kultur edo kirol ekintzak, gizarte zerbitzuei buruzko berriak...
Udalak bermatzen du hiritarrek emandako posta elektronikoen pribatutasuna zorrotz errespetatuko dela.
© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50